Home > Campañas > AUTOEKOIZPENA? ORAIN INOIZ BAINO GEHIAGO!

AUTOEKOIZPENA? ORAIN INOIZ BAINO GEHIAGO!

Iturri berriztagarrietan oinarritutako sorkuntza sistema energetikoaren eraginkortasunaren hobekuntza delakoan gaude. Hortaz, elektrizitatearen eguzki-autoekoizpenaren alde gaude.

Eredu energetiko eraginkorragoa nahi dugunok, energia berriztagarrietan oinarrituta eta hiritarren eskuetan, autoekoizpenean aukera paregabea ikusten dugu eredua aldatzeko, ingurune-inpaktu txikiagoarekin eta kanpoko errekurtso fosilen gure menpekotasunaren murriztapenean oinarrituta, modu erraz batean gure etxeetatik. Halere, Estatu espainolean autoekoizpena ez da saritzen ezta laguntzen ere. Alderantziz!

Gobernu zentralaren arautze elektrikoak eraginkortasuna, energia aurreztea eta energia berriztagarriak oztopatzen ditu.

Autoekoizpenerako arautze-proposamenak, adibidez, gure kontsumoaren zati txiki bat sortzeko ere, zaila eta zentzugabekoa den izapidetze administratibo bat egin behar dugula azaltzen du. Are okerrago, sarera inoiz helduko ez den energiari bidesaria jartzea proposatzen dute. Gainera, eguzkiaren erabilpen libreagatik ordaintzea guztiz bidegabea dela gogoan duten arren, autoekoizpenari oztopo gehiago jartzen dizkiote, zentzugabeko erreforma honen kontra ari direnei isunak ipiniz.
Beraz, Som Energian autoekoizpen eguzki elektrikoa inoiz baino gehiago bultzatu behar dugulakoan gaude . Bazkideei laguntza eman nahi diegu haiek autoekoizle bihur daitezen eta %100 berriztagarri eta eraginkortasun eredurentzako bidean jarrai dezatela taldeka.

  • Etxean autoekoizpen-sistema bat jartzera animatu nahi zaituztegu.
  • Gidaliburu txiki bat prestatu dugu zuen zalantzak argitzeko eta zuei gehien komeni zaizuen kit-a ezagutzeko.
  • Espainian autoekoizpenaren egoera salatzeko hitzaldiak egitea sustatzen dugu.
  • Erreformaren kontrako borrokan iritzi bereko beste erakundeekiko akordioak lortuko ditugu.

Gehi gaitezen eguzkia aske erabiltzeko eskubidea erabiltzeko eredu energetiko eta sozial justuagoa eta jasangarriagoa lortzeko.

kit_autoproduccio_CAST

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.