Home > Comunicados de Prensa > [NdP] Vitoria-Gasteiz hiriak Som Energiaren Tokiko Taldeko V. Urteko Topaketa hartuko du datorren asteburuan

[NdP] Vitoria-Gasteiz hiriak Som Energiaren Tokiko Taldeko V. Urteko Topaketa hartuko du datorren asteburuan

[También en: Castellano, Català]

Energia berdearen komertzializaziorako eta sorkuntzarako kooperatibaren tokiko taldeak bilduko dira euskal hiriburuan, non barruko antolakuntzari buruz eztabaidatuko duten. Honez gain,Tokiko Taldeek garatutako esperientzia arrakastatsu batzuk ere aurkeztuko dituzte.

Som Energia – Energia Gararen euskal tokiko taldeak Som Energiaren Tokiko Taldeen V. Urteko Topaketaren anfitrioiak izango dira aurten. Kooperatibaren 70 bazkideren bat bilduko dira Gasteizen datorren asteburuan.

Encuentro Grupos Locales 2015 Girona

Topaketa hau kooperatibaren urteko data finko bat da (urte honetako bosgarren edizioa da 2012 urtean hasita) eta bazkideen parte-hartzearen erreminta aktibo garrantzitsuenetariko bat ohi da. Topaketa hauen helburua tokiko esperientziak konpartitzeko lekua erraztea da baita sare-lanaren talde-ikasketa eta sinergiak aprobetxatzea ere eredu energetikoaren aldaketan lan egiten jarraitzeko (mundu mailan pentsatu eta tokian eragin).

Topaketaren gai printzipala barruko koordinazioaren eta antolaketaren gaiak izango dira baina Tokiko Taldeek egindako aurreko urteko esperientzi arrakastatsuak ere aipatuko dira.

Som Energia kooperatibak, energia berriztagarriaren komertzializazioan eta sorkuntzan baita hiri-kontzientziazioan eta parte-hartzean ere dihardu eta aurreko abenduan bere bosgarren urteurrena ospatu zuen. Irabazi asmorik gabeko kooperatiba hau Gironako Unibertsitatearen pertsona batzuekin hasi zen eta honek gaur egun ia 25.000 bazkide eta elektrizitatearen 33.000 kontratu ditu Estatu osoan. Gaur egun 65 Tokiko Talde daude Estatu osoan sakabanaturik (Galiziatik Kanariar Uharteetara) eta lurralde horietako borondatezko bazkideek kooperatibaren aktibitatea garatzen dute maila lokalean.

Euskal Herri osoan 1.200 bazkide daude eta bost Tokiko Talde. Energia Gara Nafarroaren eredua jarraituz, 2011 urtetik aitzindaria, Energia Gara Bilbo taldea martxan jarri zen 2013 urtean, baita Gasteizkoa ere azken bolada honetan.

Informazio gehiago  www.somenergia.coop

Juan José Estevez, Energia Gara Vitoria-Gasteiz 665 738 033

Marc Roselló, Som Energia (Lantalde teknikoa) 691 777 540

euskadi@somenergia.coop

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.