Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > Baztaneko zentral hidroelektricoarekin hitzarmena

Baztaneko zentral hidroelektricoarekin hitzarmena

150313_BAZTAN_EGNa-001
Hitzarmenaren sinadura unea. Udaleko ordezkariak (ezkerrean) eta Energia Gara Nafarroakoak (eskubian)

 

 

 

 

 

 

 

 

Berri on bat Energia Gara Nafarroako bazkide eta energía kontsumitzaileentzat

Pasaden 2015eko martxoaren 13an Energia Gara Nafarroak Baztango Udalarekin hitzarmena sinatu zuen, honen helburu nagusia Agozpeko zentral hidroelektrikoaren jatorri bermeak kooperatibaren esku uztea izanik.

Berme hauek energia elektriko komertzializatzaileek euren erabiltzaileei saltzen dieten energiaren 100% berriztagarria dela ziurtatzeko prozedura ofiziala dira.

Foto baztan 2
Agozpeko zentral hidroelektrikoaren elikadura kanala.

Lagapen honen bitartez, Som Energia /Energia Gara kooperatibak bere bazkideei saltzen dien energiaren zati batek Baztango jatorri bermea izango du, euren fakturetan hala adieraziz, komunikazio honetan ageri den bezala. Ekimen honen bitartez Baztango Udalak beste urrats bat eman du egungo eredu energetikoaren aldaketaren alde egiten ari den bidean eta Som energia / Energia Garak aurrera darrai Nafarroa eta Euskadin dituen bazkideengana hurbiltzeko lanean, bertako bazkide eta ekintzaileen ezaugarriak, kezkak eta hazkundea kontutan hartuz. Mikel Ortegak Baztango Udaleko Alkateordeak hitzarmenaren sinadura ekitaldian adierazi zuenez, hau harreman baten hasiera da, non beste ekintza partekatu batzuk egingo diren energia, efizientzia, jasangarritasuna eta herrien indartzearen inguruan, bi erakundeek partekatzen dituzten helburuak izanik.

Sinadura ekitaldia Alex Arizkunek Som Energia / Energia Gararen izenean Baztango Udalari esker onak adieraziz amaitu zen. Ekintza honekin, Som Energia / Energia Garak bilatzen dituen helburuak asko dira. Alde batetik aipatu Jatorri bermeak, kooperatibaren energia 100% berriztagarria dela ziurtatzea ahalbidetzen duten tresnak lortzea, eta bestetik, ingurugiro eta gizarte kontzientzia antzekoa duten ekoizleak (Baztango Udala) bazkideengana hurbiltzea.

Bestalde, gure baloreak islatzen eta, gu saiatzen garen bezala, martxan jartzen dituen dituen erakunde publiko batekin harreman bat hasi da. Ekintzen adibide gisa honako hauek ikus ditzakegu:

  •  Ingurugiroarekiko konpromisoa, aurrezte eta efizientzia energetikotik hasi eta Agozpe bezalako zentral baten mantentze eta optimizaziora arte. Horrela,zentral honek azken urteotan bere errendimendua eta funtzionamendua hobetu ahal izan du, herriaren energia ekoizpen iturri bezala mantenduz.
  •  Herrien eta herritarren indartzea esku gutxi batzuetan dagoen eredu energetiko zentralizatuaren aurrean. Asko dira interes faltagatik, lege arazoengatik edo enpresa handiek eredu energetiko zentralizatu baten alde egindako indarragatik itxi diren era honetako zentralak.
  •  Sistema elektrikoaren deszentralizazioa. Ingurua errespetatuz eta kontsumo puntuetatik gertu dauden udal jabegoko zentralak, jada funtzionamenduan zeudenak, eredu energetiko justu eta jasangarri bat lortu ahal izateko funtsezko kontsideratzen ditugu.

Espero dugu honako hau oso interesgarria den harreman baten lehendabiziko urratsa izatea eta herritar, bazkide eta lagunei, bai Baztango Udala bai kooperatiba egiten ari diren lana erakusteko balio izatea, baita beste batzuk ere egungo egoera aldatzea posible izatera iritsi nahi duen proposamen honen parte izatera animatzera.

Agur bero bat Energia Gara Nafarroatik,

 

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.