Kooperatibaren helburuetako bat, herritarrak informatu eta trebatzea da. Besteak beste, sistema elektrikoa, gobernu eta erakundeek hartzen dituzten neurriak eta komunikabideen bitartez jasotzen dugun informazioa era kritikoan aztertzeko gai izan gaitezen. Ildo hau jarraituz, 2015eko lehenengo jardunaldia aurkezten dizuegu.
ULER EZAZU MERKATU ELEKTRIKOA
ETA ZURE ARGINDAR FAKTURA
Formakuntza edo ikastaroa, datoren maiatzaren 13an, asteazkena, arratsaldeko 19:30tan izango da, San Agustin kaleko 24.enean, behean, Aquabox parean. Jorratuko diren gaiak:
- Gura argindar fakturan azaltzen diren zenbait kontzeptu.
- Merkatu elektrikoaren gaineko ikastaroa, guztiz ulerterraza.
- Argindarraren prezioak nola finkatzen diren azalpena.
Ikastaro honen bidez, fakturan azaltzen diren xehetasunak eta merkatu elektrikoa ulertzen ahaleginduko gara eta ahal den neurrian, gure argindarraren fakturan aurrezten ikasiko dugu.
Ikastaroan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, bide batez zuen intereseko gaiak aurkeztu eta iradokitzera animatuaz. Aurrerantzean antolatuko ditugun ikastaroak bazkideon beharren araberakoak izatea nahiko genuke.
Gogoratu Blog berria dugula eta Twitter zein Facebook en ere gure berri izan dezakezuela