Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > ANAIARTEKO ERAKUNDEAK 01: Bigarren Eskua

ANAIARTEKO ERAKUNDEAK 01: Bigarren Eskua

unnamed

Uda aurrera doa eta azken aldian ez duzue gure berri izan. Blog-a alde batetara utzia izan dugu, merezitako oporrez gozatu eta indar berritzeko intentzioarekin. Baina hemen gara berriz, energiaz lepo eta ziur zuen interesekoa izango den KANPAINA bat aurkeztu asmoz.

Beste lurralde batzuetan egindako lanagandik ikasiaz, Nafarroan ere Anaiarteko Erakundeen kanpaina abian jarriko dugu.

Kanpaina honen helburu nagusia, gure balore berdinak (jasangarritasuna, elkarlana, demokrazia, gardentasuna, garapen soziala,…) dituzten gertuko negozio, erakunde, enpresa, udalak,… bistaraztea da. Anaiarteko Erakunde hauek, energia berriztagarriak kontsumitu, gure bazkide izan edo are hobeto, aipaturiko bi “baldintzak” betetzen dituzte.

Ahal dugun neurria, poliki poliki, erakunde hauek gure blogean aurkeztuko ditugu, ondoren sare sozialen bitartez ireki, Energia Gara Nafarroa eta erakunde hauen arteko harremanak hobetu nahian; elkarren ondoan egon harren, ez bai dugu elkartzeko edo hitz egiteko betarik hartzen.

Gero eta jende gehiago gara gure kontsumo eta bizi ohiturak aldatzeko ahaleginetan gabiltzanak, horregatik, pausu hauek bistarazi eta beste eredu bat posible dela aldarrikatu nahi dugu lau haizetara.unnamed (2)

Gure alorrean, aldaketa hau bideratzeko proposatzen ditugun lehen pausuak, Oligopolio energetikoa alde batetara utzi eta irabazi asmorik gabeko energia berriztagarridun kooperatiba batetara aldaketa egitea dira. Baina hau hasera besterik ez da, kanpaina honetan parte hartzera animatuko diren Anaiarteko Erakunde hauen bitartez, aukera eta proposamen gehiago ezagutzeko aukera izango dugu.

Aurkeztuko dizuegun lehen Anaiarteko Erakundeak, mugikortasun jasangarria bultzatzen du. Anaiarteko Erakundeen aurkezpen sorta hau ezin genuen modu hobean ekin; bizikleta gainean emango diogu bide honi hasera. Iruñerrian, baita bost kontinenteetan ere, aski ezagunak diren Ibon eta Aitor anaiek, bizikleten inguruko Bigarren Eskua denda zuzentzen dute. Bizikleten inguruko denda diogu, ez bai da bizikleta denda arrunta; bizikletak saltzeaz gain, berauek konpondu, bigarren eskuko bizikletak berreskuratu eta bizikleten mundu zoragarrian murgiltzeko behar ditugun osagai eta osagarri guztiak aurkituko ditugu, beti ere, bi anai hauen gomendio eta tratu bikainarekin batera.

 


unnamed (1)Bazkide konprometituen adibide argiak dira Aitor eta Ibon; Carmen kaleko beraien lokaletik pasatzen bazarete kooperatibaren informazioa emango dizuete eta seguru, baita solasaldi interesgarri bat ere.

Lerro hauen bitartez, Bigarren Eskua-tik pasatzera animatzen zaituztegu eta baita Anaiarteko Erakundeen kanpainan parte hartzera ere; Energia Gara-ren bazkide diren negozio, erakunde, enpresa, udal,… ezagutuz gero, gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke kanpainan azaldu daitezen eta familia handitzen joateko helburuarekin.

Jaso besarkada bana eta eragin pedalei, eredu jasangarriago eta justu baten alde.

energiagara@somenergia.coop

 

 

Gogoratu Blog berria dugula eta Twitter zein Facebook en ere gure berri izan dezakezuela

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.