Home > Histórico de la etiqueta: ANAIARTEKO ERAKUNDEAK

Historial de la etiqueta: ANAIARTEKO ERAKUNDEAK

ANAIARTEKO ERAKUNDEAK_05: Zeramika Tailerra Niu

Gaurkoan Monica Tort eta bere zeramika tailerra aurkeztuko dizuegu; Niu. Bartzelonako Massana zeramika tailerrean ikasketak burutu eta bere lehen tailerra bertan ireki ondoren, 2004an, Iruñean, Niu tailerra irekitzea erabaki zuen Monica-k. Zeramika tailer honetan, Monica-k diseinatu eta artisau eran, kalitate bikainarekin,  sortutako lanak aurkitu genitzake. Niu-n, era askotariko sorkuntza lanak aurkituko ditugu, zeramika lantzeko teknika eta diziplina ezberdinak erabiltzen dituelako Monica-k. Gainera, zeramika beste diziplina batzuekin uztartzen du. Bi lan ildo nabarmendu genitzake, batetik interiorismorako pieza artistikoak eta bestetik portzelanazko bitxiak.

Leer más »

ANAIARTEKO ERAKUNDEAK_04: Serteca

  Ia ia hasieratik, 2011 urtetik alegia, Serteca-ko lagunak kooperatibako bazkide dira eta Energia Gararen bitartez 100% berriztagarria den energia kontsumitzen dute. Sertecak (Servicios Técnicos de Arquitectura) Arkitektura zerbitzu teknikoak eskaintzen ditu. Lantalde honek arkitektura ingurugiroa eta pertsonen arteko elkarrekintza gertatzen den inguru gisa ulertzen du; pertsonak garrantzitsuena direlako eta inguruarekin batera proiektu ororen erdigunea baitira. Euren webgunean ikus daitekeen bezala, esperientzia luzeaz eta gertutasunaz baliaturik, arkitekturarekin zerikusia duten zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzte.

Leer más »

ANAIARTEKO ERAKUNDEAK 03: Embeblue

Nondik datoz aparailu elektronikoak? Beharrezkoa al da Txinan 10.000 unitate erostea prototipo bat diseinatzeko? Embeblueko lagunak hori horrela ez dela zihurtatzen digute. Elektronikaren garapenean (video) dabilen empresa dugu Embeblue. Gailu elektronikoen sormena eta fabrikazioa erreboluzionatzeko ideairekin sortu ziren eta Objetuen Interneta, 4.0 Entrepresa eta Maker alorreko kontzeptutan aurkitu dituzte euskarriak. Sormenerako garapen azkarreko prozesuak elektronika industrialaren ikuspuntua aldatzeko helburua dute. Hasieratik izan dute Som Energiarekin argi indarra eta gainera REAS-eko partaide dira ere, inguruko egoera sozial eta ingurugiroarekin konpromezua hartuaz. Gailu berri bat sortzeko pentsatzen ari bazara, edo sensórica eta kontrol alorrean beharrak baldin badituzu, edo elektronikak ase ditzakeen arazo edo beharren bat duzula uste baduzu, Huarte aurki ditzakezu. Bartzelona, Madril edo Bilbotik ere ibilitzen dira eta sare sozialetan ere aurki ditzakezu (Facebook, Twitter). ANAIARTEKO ERAKUNDEAK izeneko kanpainan gurekin kolaboratzea animatzen zaituztegu. Denda, negozio, bulego, elkarte, ONG, … edo antzekorik baduzu edota duenik ezagutzen baduzu eta kooperatibako kide eta/edo bezeroak badira, jar zaitez gurekin kontaktuan. Horrela gero eta handiago garen familia ezagutarazteko aukera izango dugu. Ondo izan.

Leer más »