Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > ANAIARTEKO ERAKUNDEAK_05: Zeramika Tailerra Niu

ANAIARTEKO ERAKUNDEAK_05: Zeramika Tailerra Niu

unnamed

Gaurkoan Monica Tort eta bere zeramika tailerra aurkeztuko dizuegu; Niu. Bartzelonako Massana zeramika tailerrean ikasketak burutu eta bere lehen tailerra bertan ireki ondoren, 2004an, Iruñean, Niu tailerra irekitzea erabaki zuen Monica-k.

Zeramika tailer honetan, Monica-k diseinatu eta artisau eran, kalitate bikainarekin,  sortutako lanak aurkitu genitzake. Niu-n, era askotariko sorkuntza lanak aurkituko ditugu, zeramika lantzeko teknika eta diziplina ezberdinak erabiltzen dituelako Monica-k. Gainera, zeramika beste diziplina batzuekin uztartzen du. Bi lan ildo nabarmendu genitzake, batetik interiorismorako pieza artistikoak eta bestetik portzelanazko bitxiak.

Aipaturiko lan guzti hauek bakarrak dira, egilearenak, artisauarenak, eskuz eta mimo bereziarekin eginak. Bitxi bakoitza esaterako, inspirazio edo hausnarketa baten ondorio dira, pieza bakar eta berezia izateko helburuarekin.

unnamed (2)

Bestalde, periodikoki ikastaro publikoak burutze ditu, zeramikako maistra bikain batekin ikasteko aukera ematen dizularik. Bere proposamen eta ikastaroen berri izateko, hemen bere webgunea eta Facebook-a ere.

unnamed (1)

 

 

 

 

 

Monica-k argi izan zuen Som Energia/Energia Gara-ren berri izan zuenetik argindarraren kontratua gurekin izan nahi zuela. Gainera, bere inguruko lagunekin bazkide eta kontratu gehiago egiteko ahaleginak egiten ditu, guztiontzat onuragarria delakoan. Lerro honen bitartez gure esker ona, bere ingurukoei proiektu onen berri emateagatik.

Gaurkoan beste sektore bat ezagutu dugu non kontzientzia eta aldaketa nahiak egunerokotasunean uztartzen diren, sorkuntza, artea eta norbere garatze pertsonala, zentzu guztietan era zoriontsu batean burutuaz; gure kasuan, Energia Gara Nafarroaren familia eta gure inplikazioa handituaz, elkar ezagutzeak saretzen laguntzen digu.

ANAIARTEKO ERAKUNDEEN kanpaina honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu; Kooperatibaren elektrizitatea kontsumitzen duen denda, negozio, GKE edo bestelako organizazioren bat ezagutzen baduzue jar zaitezte gurekin harremanetan kanpaina honetan agertu eta familia handitzen joan gaitezen.

Jaso gure agurrik beroenak eta artisau zeramika,

 

Harremanetarako:

Twitter y Facebook

energiagara@someneriga.coop

San Agustin 24, etxabea. 31001 Iruñea (Hilabeteko lehen asteartetan)

 

Harpidetu gure Blogean.  Jarrai gaitzazu Twitter eta Facebooken

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.