Home > Grupos Locales > Navarra > Energia Gara Nafarroa > ANAIARTEKO ERAKUNDEAK 02: Ecolaundry

ANAIARTEKO ERAKUNDEAK 02: Ecolaundry

eco-laundry

Energia Gara Nafarroaren lagun gehiago aurkezten jarraitzen dugu eta oraingo honetan Gaztelu Plazako Ecolaundry – Pamplonaren txanda da. Gure lagun Gotzonek ikuztegi automatiko zerbitzu hau Iruñera hurbiltzeko erabakia hartu zuen, garbiketa zerbitzu erraz unnamedeta partekatua eskaintzeko asmoz. 

Gotzonek hasieratik argi izan zuen ahal izanez gero instalazioak behar zuen energia elektrikoa oligopoliotik kanpo kontratatuko zuela; esan eta egin. Gure kooperatibaren bitartez hornikuntzaren 100% berriztagarria da eta 3.0A tarifa darabil. Garbigailu handien erabilerak, ondorioz, lixiba handiagoek eta apar gutxiko xaboien erabilerak ere euren ekarpena egiten dute garbiketa eredu eraginkor eta ingurugiarekikiko errespetagarriago baten alde. Beraz, badakizue, autozerbitzatutako ikuztegi baten beharra baduzue Gaztelu Plazan duzue Ecolaundry – Pamplona.

unnamed (1)ANAIARTEKO ERAKUNDEEN kanpaina honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu; Kooperatibaren elektrizitatea kontsumitzen duen denda, negozio, GKE edo bestelako organizazioren bat ezagutzen baduzue jar zaitezte gurekin harremanetan kanpaina honetan agertu eta familia handitzen joan gaitezen.

Jaso ezazu agur bero bat eta garbitu dezagun eredu energetiko zikin hau.

 

 

 

 

Harremanetarako:

Twitter eta Facebook
energiagara@someneriga.coop
San Agustin 24, etxabea. 31001 Iruñea (Hilabeteko lehen asteartetan)

 

Harpidetu gure Blogean.  Jarrai gaitzazu Twitter eta Facebooken

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.