Nondik datoz aparailu elektronikoak? Beharrezkoa al da Txinan 10.000 unitate erostea prototipo bat diseinatzeko? Embeblueko lagunak hori horrela ez dela zihurtatzen digute.
Elektronikaren garapenean (video) dabilen empresa dugu Embeblue. Gailu elektronikoen sormena eta fabrikazioa erreboluzionatzeko ideairekin sortu ziren eta Objetuen Interneta, 4.0 Entrepresa eta Maker alorreko kontzeptutan aurkitu dituzte euskarriak. Sormenerako garapen azkarreko prozesuak elektronika industrialaren ikuspuntua aldatzeko helburua dute.
Hasieratik izan dute Som Energiarekin argi indarra eta gainera REAS-eko partaide dira ere, inguruko egoera sozial eta ingurugiroarekin konpromezua hartuaz.
Gailu berri bat sortzeko pentsatzen ari bazara, edo sensórica eta kontrol alorrean beharrak baldin badituzu, edo elektronikak ase ditzakeen arazo edo beharren bat duzula uste baduzu, Huarte aurki ditzakezu. Bartzelona, Madril edo Bilbotik ere ibilitzen dira eta sare sozialetan ere aurki ditzakezu (Facebook, Twitter).
ANAIARTEKO ERAKUNDEAK izeneko kanpainan gurekin kolaboratzea animatzen zaituztegu. Denda, negozio, bulego, elkarte, ONG, … edo antzekorik baduzu edota duenik ezagutzen baduzu eta kooperatibako kide eta/edo bezeroak badira, jar zaitez gurekin kontaktuan. Horrela gero eta handiago garen familia ezagutarazteko aukera izango dugu.
Ondo izan.