Home > Som Energia > ONGI ETORRI SOM ENERGIA-RA

ONGI ETORRI SOM ENERGIA-RA

Egun ezin dezakegu gure informazio osoa Euskaraz eskaini, hala ere, behean bada kooperatibari buruzko informazio orokorra. Som Energia-ri buruz gehiago jakin nahi izanez gero, mesedez HEMEN sartu gurekin kontaktuan jartzeko.

 

Som Energia Kataluniako energia berriztagarrien inguruan dagoen lehen kooperatiba da. Eredua biziki garatua dago eta Europa iparraldeko hainbat herritan Erresuma Batua, Herbeherak, Belgika eta Danimarkan kasu arrakasta handia izaten hari da. Herriotan, ehunka mila jabedun irabazi-asmorik gabeko kooperatibetako kide dira energia garbi eta berdea etxeratzen dutelarik haize errota, eguzki plaka, biogas sail eta abarri esker.

Egitasmook, garestiegiak lirateke gutariko gehiengoarentzat bakarka burutu ezkero. Som Energia-k, bakoitzaren etxea argi indar propio garbi eta iraunkorrez hornitzearen ideiaren alde dagoen milaka jenderi eskaintzen diona, beraien artean bat egiteko aukera da. Egitasmoa, bideragarria izan dadin.

Nola dabil?

Irabazi-asmorik gabeko kooperatiba izaki, Som Energia-k jadanik badiren iturrietatik energia berdea saltzen hasi nahi du 2011ko irailetik aurrera. Merkatutik erositako eta gure kideei saldutako energia izango da. Bitartean, gure bazkideei energia berriztagarria sortzeko egitasmo bideragarriak gauzatuko dizkiegu.

Honek, zure etxean energia berriztagarria eta merkea erabiltzea ahalbidetuko dizu, Espainia bizitoki bideragarri eta ingurugiroarekiko errespetagarria bihurtzen laguntzen duzun heinean. Etxera argindarra helarazteko orduan ez dizu aldaketarik eskatuko. Som Energia-k bere gain hartuko ditu beharrezkoak diren baldintza administratiboen kudeaketak, zure etxera, energia iturri berriztagarri batetatik datorrela bermatzeko.

Zergatik izan Som Energia-ko bazkide?:

1. Jatorri berriztagarriko energiarekiko denok izan gaitezkelako partehartzaile eta bertan esku hartu.

2. Ekonomia iraunkorra garatzeko proiektu berriztagarrietan zuzenean inbertitu dezakezulako.

3. Jabekide izateaz gain kide guztiek dutelako bozka ahalmen berbera 100€ soileko dirulaguntza itzulgarriaz.

4. Energia korporazio handiekiko askeago izateko.

5. Informazio egiaztagarria eta harreman pertsonala ukanez zerbitzu hobeaz gozatzeko.

6. Negozio eredu bikaina delako:

  • Iragarki gastorik gabea
  • Zuzendarien soldata erraldoirik gabea
  • Bulego apal eta eraginkorrekin
  • Web bidezko jakinarazte eta kudeaketa

7. Energia berriztagarrien eta hiritarren partehartzearen aldeko mugimendu herritarra bultzatzeko.

8. Ez direlako hitz soliak, ekintzan urratsak ematen direlako kontsumo arduratsua eta inbertsio zuzenak egiten direlako energia ona sortzeko.

Nola har dezaket parte?

  • Lehen urratsa Som Energia-ko kide egitea da : Izena emanez eta 100€tako gordailua jarriz (Kooperatiba utziz gero berreskuragarria). Hau (EGIN ZAITEZ BAZKIDEn) egin dezakezu.
  • Bazkideek, 2011ko irailaz geroztik jatorri berriztagarri soila duen energia jasotzeko eskubidea izango du, jadanik prest diren energia iturrietatik. Gure helburua, energia berdea energia «lohiaren» prezio berean eskaintzea da (Azken Baliabide Tarifa).
  • Bitartean gure egitasmo propioak garatuko ditugu. Hauetariko batzuk azkar asko burutu daitezke (energia fotoboltaikoko instalazio txikiak kasu). Beste batzuk ordea, (errota eolikoak ezartzea kasu) zenbait urte iraungo dute burutu daitezen.
  • Bazkideek, egitasmootan dirulaguntza bidez parte hartzeko aukera izango dute 4 tik 7rako esperotako mozkinekin.

(Traduït per Mikel Garikoitz)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.