Home > Som Energia > Som Energia-ren Batzar Orokorrean erabilitako hizkuntzari buruzko oharra

Som Energia-ren Batzar Orokorrean erabilitako hizkuntzari buruzko oharra

[Hizkuntza hauetan ere eskuragarri: català, castellano, galego]

2021eko maiatzaren 29ko Batzar Orokorrean erabilitako hizkuntzari buruz jaso ditugun zenbait iruzkini erantzunez, honako alderdi hauek azaldu nahi ditugu: 

1.2019ko Batzar Orokorrean onartu zen kooperatiba barruan lau hizkuntzak erabiltzeari buruzko mozioa. Mozio horrez haraindi ere, Som Energia-k konpromisoa du hizkuntza-aniztasuna normalizatzearekin. Izan ere, kooperatibismoa eta Ekonomia Soziala eta Solidarioa ditugu ardatz, eta ardatz horiek, era berean, demokrazia, ekitatea eta elkartasuna defendatzen dituzte.   

2.Som Energia-k bermatu behar du pertsona orok bere hizkuntzan adierazteko aukera duela, eta behar diren baliabideak eskaini behar ditu, gainerakoek ulertu ahal izateko.

3.Som Energia-k Kataluniaz kanpoko lurraldeak ere hartzen ditu barne. Gironan sortu eta kokatzen den arren, estatu espainiar osoan aritzen da, eta helburu du % 100 berriztagarria, parte-hartzailea eta demokratikoa den energia-eredu batera igarotzea, balio kooperatiboetatik abiatuz, irabazi-asmorik gabe eta gardentasunean eta herritarren (estatu espainiar osoko bazkide direnen) partaidetzan oinarrituz.  

4.Ezaugarri berezi horiek hizkuntzarekin lotutako gaien inguruko konplexutasuna eta erronkak areagotzen dituzte. Alabaina, ekintza guztiak eta horietatik sortutako gatazkak hazteko eta hobetzeko aukera ere izan daitezke.

5.Bazkide guztiak gara Som Energia. Parte hartzea eta taldean erabakiak hartzea dira proiektu honen bereizgarriak. Baditugu kezkak eta iritziak partekatzeko, eztabaidatzeko eta erakundeari ekintza berriak proposatzeko tresnak. Elkarrizketarako bide zuzenak eskaintzen ditugu, uste dugulako hori dela lortu beharreko eredua. Beste enpresa batzuek ez bezala, Som Energia kooperatibak bere buruaren gainean gogoeta egiten du eta bere burua eraikitzen du.

6.Errektore Kontseilua estatuko leku askotako kideez osatuta dago, eta aitortzen dugu Batzarrak ez zituela Kontseiluko kideek beren hizkuntzan adierazteko mekanismo teknikoak izan. Ondorioz, gaztelania erabili behar izan zuten komunikazio-hizkuntzatzat. Akatsaz ohartzen gara, eta barkamena eskatzen dugu, ezin izan dugulako eskubide hori bermatu, nahiz eta hizkuntza-eskubideekin konpromisoa dugun eta azkeneko Eskolan jada eskubide horiek gauzatzen hasi ginen. Gainera, lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dugu, gure ereduak kooperatibaren ekitaldi guztietan hizkuntza-aniztasuna zaindu dezan, bere burua adierazi behar dutenena nahiz gainerakoak entzun behar dituztenena. 

7.Hala ere, Som Energia-k bere egitura demokratikoa eraikitzeko egin duen lan handia azpimarratu nahi dugu, kooperatibaren jarduna bideratzeko ezinbestekoa delako. Subiranotasun energetikoa lortzeko bidean, funtsezkoak dira proposatzen dugun alternatiba eraikitzeko konfiantza eta konpromisoa. Ekonomia Sozialaren eta Solidarioaren esparruan sortutako kontsumo-kooperatiba bat gara, eta energia-eredua aldatzeaz gain, eredu ekonomikoa eta soziala ere eraldatu nahi ditugu, kontsumo kritikoa eta biztanlego informatua eta prestatua lortzeko.

 

 

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio esta protegido por reCAPTCHA y laPolítica de privacidady losTérminos del servicio de Googlese aplican.

El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.