Energia renovable i compartida a preu de cost. Participa!
Home > Histórico de la etiqueta: euskara (página 49)

Historial de la etiqueta: euskara

AUTOEKOIZPENA? ORAIN INOIZ BAINO GEHIAGO!

Iturri berriztagarrietan oinarritutako sorkuntza sistema energetikoaren eraginkortasunaren hobekuntza delakoan gaude. Hortaz, elektrizitatearen eguzki-autoekoizpenaren alde gaude. Eredu energetiko eraginkorragoa nahi dugunok, energia berriztagarrietan oinarrituta eta hiritarren eskuetan, autoekoizpenean aukera paregabea ikusten dugu eredua aldatzeko, ingurune-inpaktu txikiagoarekin eta kanpoko errekurtso fosilen gure menpekotasunaren murriztapenean oinarrituta, modu erraz batean gure etxeetatik. Halere, Estatu espainolean autoekoizpena ez da saritzen ezta laguntzen ere. Alderantziz! Gobernu zentralaren arautze elektrikoak eraginkortasuna, energia aurreztea eta energia berriztagarriak oztopatzen ditu. Autoekoizpenerako arautze-proposamenak, adibidez, gure kontsumoaren zati txiki bat sortzeko ere, zaila eta zentzugabekoa den izapidetze administratibo bat egin behar dugula azaltzen du. Are okerrago, sarera inoiz helduko ez den energiari bidesaria jartzea proposatzen dute. Gainera, eguzkiaren erabilpen libreagatik ordaintzea guztiz bidegabea dela gogoan duten arren, autoekoizpenari oztopo gehiago jartzen dizkiote, zentzugabeko erreforma honen kontra ari direnei isunak ipiniz. Beraz, Som Energian autoekoizpen eguzki elektrikoa inoiz baino gehiago bultzatu behar dugulakoan gaude . Bazkideei laguntza eman nahi diegu haiek autoekoizle bihur daitezen eta %100 berriztagarri eta eraginkortasun eredurentzako bidean jarrai dezatela taldeka. Etxean autoekoizpen-sistema bat jartzera animatu nahi zaituztegu. Gidaliburu txiki bat prestatu dugu zuen …

Leer más »

ONGI ETORRI SOM ENERGIA-RA

Egun ezin dezakegu gure informazio osoa Euskaraz eskaini, hala ere, behean bada kooperatibari buruzko informazio orokorra. Som Energia-ri buruz gehiago jakin nahi izanez gero, mesedez HEMEN sartu gurekin kontaktuan jartzeko.   Som Energia Kataluniako energia berriztagarrien inguruan dagoen lehen kooperatiba da. Eredua biziki garatua dago eta Europa iparraldeko hainbat herritan Erresuma Batua, Herbeherak, Belgika eta Danimarkan kasu arrakasta handia izaten hari da. Herriotan, ehunka mila jabedun irabazi-asmorik gabeko kooperatibetako kide dira energia garbi eta berdea etxeratzen dutelarik haize errota, eguzki plaka, biogas sail eta abarri esker. Egitasmook, garestiegiak lirateke gutariko gehiengoarentzat bakarka burutu ezkero. Som Energia-k, bakoitzaren etxea argi indar propio garbi eta iraunkorrez hornitzearen ideiaren alde dagoen milaka jenderi eskaintzen diona, beraien artean bat egiteko aukera da. Egitasmoa, bideragarria izan dadin. Nola dabil? Irabazi-asmorik gabeko kooperatiba izaki, Som Energia-k jadanik badiren iturrietatik energia berdea saltzen hasi nahi du 2011ko irailetik aurrera. Merkatutik erositako eta gure kideei saldutako energia izango da. Bitartean, gure bazkideei energia berriztagarria sortzeko egitasmo bideragarriak gauzatuko dizkiegu. Honek, zure etxean energia berriztagarria eta merkea erabiltzea ahalbidetuko dizu, Espainia bizitoki bideragarri eta …

Leer más »