[Entrada también disponible en: Castellano, Català i Galego]
Badira hilabete batzuk, kooperatibako bazkideok, gure argi kontratuaren datuak eskatzen dituzten atez ateko komertzial batzuen jokabide arraroen inguruan berri eman diguzuela.
Saltzaile horiek itxura serio eta profesionala erakusten dute eta oso hitzaldi tentagarria ematen dute gure arreta hartzeko. Gehiago ala gutxiago ordaintzen dugun ala ez edota fakturetan agertzen diren irakurketak zuzenak diren ala ez edota Azkenengo Errekurtsoko Komertzializatzaileek bezero batzuei zor dieten lehenengo hiruhilabeteko dirua itzuli behar diguten ala ez konprobatu nahi dute.
Aitzaki honen bidez, faktura eskatzen digute, datuak erregistratzeko argazki bat egiten diote eta, gero, komertzializatzailearen aldaketa egiten dute.
Egoera honen aurrean, kooperatibaren bazkide izanik gauza batzuk argi eta garbi eduki behar ditugu:
- Ez diogu inori erakutsi behar gure fakturak edota gure datuak eman.
- Gure etxera sar daitekeen pertsona bakarra da enpresa banatzailearen ordezkaria (baldin eta kontadorea etxearen barruan badago). Eta irakurketa soilik begiratu behar du, ez du faktura begiratu behar.
- Som Energia kooperatibak, bazkideekin edo kontsumitzaileekin harremanetan jarri nahi badu, posta elektronikoa edo telefonoa erabiliko du. Ez daukagu inolako enpresa azpikontrataturik horrelako bideratzeak egiteko.
Jarrai gaitezen energia onean!