Home > Histórico de la etiqueta: euskara (página 46)

Historial de la etiqueta: euskara

ANAIARTEKO ERAKUNDEAK_05: Zeramika Tailerra Niu

Gaurkoan Monica Tort eta bere zeramika tailerra aurkeztuko dizuegu; Niu. Bartzelonako Massana zeramika tailerrean ikasketak burutu eta bere lehen tailerra bertan ireki ondoren, 2004an, Iruñean, Niu tailerra irekitzea erabaki zuen Monica-k. Zeramika tailer honetan, Monica-k diseinatu eta artisau eran, kalitate bikainarekin,  sortutako lanak aurkitu genitzake. Niu-n, era askotariko sorkuntza lanak aurkituko ditugu, zeramika lantzeko teknika eta diziplina ezberdinak erabiltzen dituelako Monica-k. Gainera, zeramika beste diziplina batzuekin uztartzen du. Bi lan ildo nabarmendu genitzake, batetik interiorismorako pieza artistikoak eta bestetik portzelanazko bitxiak.

Leer más »

TRUKE ETA MERKATU SOZIALA TXANTREAN

  Heldu den larunbatean, Urriak 3, Txantreako truke-merkatu soziala ospatuko dugu, «alternatiba ekonomiko herritarra eredu ekonomiko justuago baten alde». Arriurdiñeta plazan (liburutegiaren atzean) izanen da, 11:00etatik 14:00etara. Postuetan janari ekologikoa, naturala eta hurbilekoa (barazkiak, esnekiak, haragia, gazta, ardoa, ogia, arrautzak, xaboiak…), arropa eta artisau lanak erakutsiko dira. Horretaz gain, hainbat zerbitzuri buruzko informazioa eskainiko da: banka etikoa, energia-iturri berriztagarriak,aseguruak…

Leer más »

ANAIARTEKO ERAKUNDEAK_04: Serteca

  Ia ia hasieratik, 2011 urtetik alegia, Serteca-ko lagunak kooperatibako bazkide dira eta Energia Gararen bitartez 100% berriztagarria den energia kontsumitzen dute. Sertecak (Servicios Técnicos de Arquitectura) Arkitektura zerbitzu teknikoak eskaintzen ditu. Lantalde honek arkitektura ingurugiroa eta pertsonen arteko elkarrekintza gertatzen den inguru gisa ulertzen du; pertsonak garrantzitsuena direlako eta inguruarekin batera proiektu ororen erdigunea baitira. Euren webgunean ikus daitekeen bezala, esperientzia luzeaz eta gertutasunaz baliaturik, arkitekturarekin zerikusia duten zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzte.

Leer más »