Home > Histórico de la etiqueta: Grupos Locales [EU] (página 2)

Historial de la etiqueta: Grupos Locales [EU]

Nafarroako Gobernua- Autokontsumoari buruzko mintegia

Berriki, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Plan Energetiko berrian lanean diharduela argitaratu du, 2025ra begira. Asko pozten gaituen berria dela aitortu behar dugu, hartu duen, dirudien, bidea zein den kontutan izanik. Energia berriztagarriekiko apustu sendoa egiteaz gain, sorkuntza banatua eta kontsumo kolektiboa elementu garrantzitsu gisa aurkezten dira eredu berri honetan. Energia Gara Nafarroak eta gure kooperatiba guztiak, esperientzia “dezente” pilatu dugu azken urteotan gai honen inguruan, horregatik, justua eta eraginkorra den eredu baten aurrean gaudela deritzogu.

Leer más »

Asteburu honetan, apirilak 8, 9 eta 10ean, Nafarroan gizarte-ekonomiaren arloan

Asteburu honetan, apirilak 8, 9 eta 10ean, Nafarroan gizarte-ekonomiaren arloan urtero egiten den hitzordu garrantzitsuenean izango gara gu ere. Iruñeko autobus geltoki zaharrean izango den azokan guk ere informazio gune bat izango dugu, zuen duda, galdera eta zalantzak argitzeko; energia kontsumoari buruz, bazkide egin edo argindarra kontratatzeko eta abar.

Leer más »

ANAIARTEKO ERAKUNDEAK 07: LA DESPENSICA

LA DESPENSICA: ARIMADUN DENDA Gobernuek berpizkunde ekonikoaren seinale nabarmen gisa azaltzen dizkiguten “kimu berde” horiek benetakoak al dira?  Agian bai, baina, ez eurek uste duten moduan: sortzaileen DNAn dagoen jasangarritasun eta ardura soziala ardatz duten mikroenpresez osaturiko ekonomia baten bitartez, alegia. Adibide on bat LA DESPENSICA da, 2013an Alberto eta Pilik sortu zuten denda. Urte eta erdiz Iruña inguruan hornitzaile bila aritu ostean euren burua piszinan murgiltzea erabaki zuten.

Leer más »

FAB LAB COWORKING-EN IKASTARO ETA BIDEO GRABAKETA JARDUNALDIA

Aurreko otsailaren 4an Fab Lab Coworking-eko lagunek (www.fablabcoworking.com)  Tafalla Kalean kokatzen den euren lokaleko ateak  ireki zizkiguten. Arlo ezberdinetako profesional ezberdinek euren sormena lantzen duten espazio erakargarria da. Lan hori bakarkakoa da, baina era osagarri eta kooperatiboan egiten dute, gizartearen zerbitzura lan eta berrikuntza talde bat sortuz.

Leer más »

ASTRArentzako autoekoizpen-instalakuntza

[CASTELLANO] 2 baino urte gehiago pasatu dira Gernikako ASTRAren kideak gurekin kontaktuan jarri zirenetik kudeaketa lokalaren bitartez energia berriztagarrien instalakuntza bat eraikitzeko aukera aztertzeko. Energia berriztagarrien kontrako errege-dekretuen zaparradagatik, hasierako helburua ASTRAk eskaintzen zuen aukerak aztertzea zen, geroago berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoarekiko esparru legal atseginago batekin, ASTRAren autogestio energetikora hurratzea posible izateari begira. Kontua da, gaur, 2 urte eta erdi geroago eta elementu guztiekin haren aurka, ASTRAk autokontsumo fotovoltaiko instalakuntza daukala. Post honen bidez, bere istorioa kontatu nahi dugu adibide izan dadin. ASTRA, haren hitzetan, kulturarako fabrika soziala da, eta hiritarren parte hartzea eta esparru publikoaren demokratizaziorako erreferente bilakatzea dauka helburutzat. Beraz, oso argi zegoen autogestio espiritu hori eremu energetikora zabaltzeko asmoa. Hori kontuan hartuta, 2013ko azaroan, lehenengo bisita egin genuen eraikina ikusteko eta ASTRAren kideak  ezagutzeko. Zeuden mugak kontuan hartuta, plaka fotovoltaikoen kostuen jaitsiera eta ASTRAren estalki on batek, autokontsumo fotovoltaiko-instalakuntza bat egiteko aukerak aztertzera bultzatu gintuzten. Ezin da proiektu hau ulertu Estatuan momentu hartako berriztagarrien egoera legala kontuan hartu gabe. Gobernu Zentraletik Erregimen Berezia ezabatuta, eta ondorioz, berriztagarriak sareran konektatzeko aukera mugatuz eta aurrez …

Leer más »

ANAIARTEKO ERAKUNDEAK_06: SumaconCausa

Gaurkoan gizarte ekonomia alorrean esperientzia eta aktibitate gehien duen erakundetako bat aurkezten dizuegu. SumaconCausa erakundea.Som Energia / Energia Gara jaio zenetik argi zuten hauxe izango zela euren energia hornitzailea, balore berdinak baititugu eta gure aktibitatearen helburua bera baita; gizarte justu, solidario eta jasangarriago baterako bidea egitea.

Leer más »

Nafarroako Gobernua eta Iberdrolaren arteko akordioari buruzko gure iritzia

Txirotasun energetiko agenda politikoan jartzea ezinbestekoa zen   Pasaden urtarrilaren 21ean, Nafarroako Gobernuak eta Iberdrolak, errekurtso ekonomiko murritzeko bezeroei argindar hornidura ziurtatzeko akordioa sinatu zuten. Berri pozgarria da berau; asko pozten gara txirotasun energetikoaren arazoa gure gobernuaren agendan dagoelako.  Foru erkidegoan, txirotasun energetikoa pairatzen duten familia asko ditugu, urtez urte hedatzen doan arazoa da gainera. Asko kostatu den arren, txirotasun energetikoaren gaia, gizarteak egindako lan eskerga eta presioagatik, gure ordezkari politikoen agendan eta enpresa energetikoen Erantzukizun Zibilaren politiketan izatea lortu da, azken hauen enpresa jardueretan islatzen ez den arren. Gure iritziz, ordezkari politikoek, oligopolio energetikoa kontrolatzen dute enpresei azken puntu hau bete dezaten exijitu beharko liekete.  Arazo honen aurrean, merkaturatze energetikoaz arduratzen diren enpresen konpromisoa ezinbestekoa da, beraiek bai dira argindarraren hornidura, faktura ez ordaintzearen ondorioz, mozteko gaitasuna dutenak.

Leer más »

Noaingo udaletxea ere Eredu Energetiko berri baten alde buru-belarri.

Joan den Urrian, Noaingo udaletxeak Energia Gara Nafarroarekin lan akordio sinatu zuen. Akordio honen bidez, Energia Gara Nafarroa Noaingo udaletxearen energia hornitzaile izatera pasako da, %100 energia berriztagarria. Erabaki honekin, gizartearentzat eredugarri izateaz gain, aldaketa sozial erreal bat lortzeko bidean udalerriek duten gaitasun eta ardura agerian uzten digute.

Leer más »